XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Demanitzekoaren entrenamendua periodizatzeak egundoko problemak ditu berekin, ba beti izaten dira hainbat dema-mota deitura edo denominadore arruntean jarri beharrekoak.

Atleta gazteak, demanitzezko proba gutxi egin behar lituzke lehenengo urteetan, eta beti ere hainbat astebeteko atsedenaldirekin.

Horrelakoari kirol-jaialdietan disziplina batean baino gehiagotan ateratzeko gomendatu behar zaio.

Dena dela, oso kontuz gorde beharrekoa da hemen denbora-plana, gehiegi nekatzeko arriskuan ez erortzeko.

Lehiaketa Lehiaketa-egoera eta irten-aurreko egoera.

Lehiaketak indarrak neurtzeko aukera eskaintzen dio kirolariari, eta honek ahal duen emaitzarik onenak lortzea bilatzen du bertan.

Baina horretarako bere burua dauka prestatu beharra psikikoki lehenengo.

Badu halako esperantzatxo bat garaipena lortzeko, baina gaizki aterako ez ote zaion bildurtxoa ere bai.

Lehiaketaren aurrean kirolariak sentitzen duen dudamuda-giro hori irten-aurreko egoera esanaz entenditzen dena da.

Aldaketa sakonak eragiten ditu egoera horrek kirolariaren baitan.

Batetik zaio pultsua bizkortzen, aurpegia zuritzen edo gorritzen, pixagura edo kakalarria sortzen, edo eskuko hatzak dardarizoka hasten.

Bestalde, egoera psikikoa izan daiteke egonezinezkoa, kezkatia, asaldatua edo gorbezia, egoskorra, hotza eta baita pozez eta itxaropenez betea ere.

Sintoma hauen intentsitatea oso loturik dago zera hauekin: alegia entrenamendua zeinen intentsiboa eta zabala izan den, lehiaketak zenbaterainoko garrantzia duen, (e. b., txapelketa baterako kualifikaziokoa), entrenatzaileak, kirol-lagunek, adiskideek eta publikoak zenbateraino bertan parte-hartzen duten eta kirolariaren izakera bera nolakoa den.

Irten-aurreko egoera, krisi-egoera bezala bizitzen bada ere, ez da zerbait negatibo gisa begiratu behar.

Ba eman ere horretxek ematen dio kirolariari bestela baino errendimendu handiagoak ateratzeko gaitasuna.

Eman dezagun gizaki batek eman dezakeen errendimendu absolutua ehuneko 100 dela; ba guzti horretatik ehuneko zati txiki samar bat besterik ez da gizonak bere gogara erabil dezakeena.

Jeneralean, bere errendimendu-ahalmenari ehuneko 70eko bat emanerazteko, egundoko ahaleginak egin behar izaten ditu.